Kaixo denoi! Blog honetan Zabala ikastetxeko klaseko ikasleen inguruko berri guztiak kontatuko dizkizuegu. Beraz, anima zaitez eta irakur ezazu blog hau ahal duzun guztietan!
Atzo , hilak13, egunero zuzen gosaltzeko informazioa eman ziguten. Ondoren gosaria hartu genuen ESKOLAKO JANTOKIAN.
Hauek izan ziren osagaiak: ESNEA, KAKAOA, INDIOLARRA, FRUTA, OGIA ETA OLIOA. ASKO GUSTATU ZITZAIGUN. IKER ETA JONE
EUSKARAREN EGUNA goizan eta arratsaldean ospatu
genuen. Goizean taloa egiten ikasi genuen.
Artoaren irina eta ura eskuz ondo-ondo nahastu
ondoren zutan jarri genuen, segidan txorizoa jarri
eta ZORAGARRIA!!!
Arratsaldean urtero bezala oso festa dibertigarria prestatu genuen. Guk YUPI YA YA kanta
abestu genuen.
Gaurenergia berriztagarriak ezagutu ditugu: Eguzki energia Nano Solanorekin. Hidraulikoa Vera Riberarekin. Eolikoa Lolo Eolorekin. Lurazpiko energia (geotermikoa) Juan Volkanekin.Biomasa Tomas Biomasekin.
Asko ikasi dugu eta pasaporte bat lortzeaz gain opariak jaso ditugu. Ionut eta Ibai
Atzo Urriaren 23an 1. eta 2. mailako lagunakGetxoko Aquariumera joan ginen eta, gure kostaldean zein tropikalean bizi diren espezieak ezagutu genituen. Hemengoak: Lupiak, urreburuak, abakondoak..eta tropikalak: Pailazo arraina, tximeleta arraina, anemonak, koralak... Asko gustatu zitzaigun.
Ontzi batera bota jogurra, azukrea, olioa eta arrautzak, eta irabiagailuarekin nahastu. Gero Royal-a nahastu. Azkenik, Maizena eta irina pixkanaka bota eta nahastu ondo irabiagailuarekin.
Bukatzeko, aldez aurretik 180º tan berotutako labean sartu, eta 30 minutuz eduki.
Urtarrilaren 25eanpaper birziklatua egiten ikasi genuen. Egunkari zaharrak, ura, lapiko bateta irabiagailua, molde bat eta arrabola erabili genituen. Dibertigarria izan zen.